Asteburuan hasiko da F3-ko kotxeagaz Urien, gaur eta biharko Winter Series lasterketan.
Igor Urien auto gidari abadiñarrak bihar gidatuko du lehenengoz, F3-ko autoa. Lehiaketa ofiziala apirilean hasiko bada ere, gaur eta bihar Winter Series lasterketan parte hartuko du Frantzian, eta auto berriagaz lehian zelan moldatzen den ikusi ahal izango du.
Prestaketarako lasterketak izango dira, eta martxoko lehenengo asteburuan ere gauza bera egingo dute Xerezen. Gero, F3-ko European Opena hasiko da apirilean. Urienek esan du hasteko irrikaz dagoela: “Uste dut European Openean parte hartzea jauzi garrantzitsua izango dela nire ibilbidean”. Emilio de Villotaren taldean ibiliko da Urien, eta hiru denboralditan aurrerapausoak ematen joatea du helburu, maila gorenera ailegatzeko.