Emilio de Villotaren taldera batuko da Igor Urien hiru urterako

Anboto 2012ko aza. 9a, 09:12
Dagoeneko ez dago espekulatu beharrik. Europako talderik onenetakoak Igor Urieni hiru urteko eskaintza egin ziola-eta, talde hori zein izan zitekeen burua hausten ibili direnentzako hona konfirmazioa: Emilio de Villotaren taldera batuko da.

Dagoeneko ez dago espekulatu beharrik. Europako talderik onenetakoak Igor Urieni hiru urteko eskaintza egin ziola-eta, talde hori zein izan zitekeen burua hausten ibili direnentzako hona  konfirmazioa: Emilio de Villotaren taldera batuko da.

 

De Villotak Europako talderik indartsuenetakoa gidatzen du. Epe horretan Formula 3an hasi eta World Series-etara heltzea da helburua. Lehen urtea F3 mailara moldatzeko izango litzateke; bigarrena F3 txapelketa irabazten saiatzeko eta hirugarrena World Series-etako lehenengo hamarren artean geratzeko. World Series txapelketak Formula 1erako ateak zabaldu dizkio pilotu askori.


Abenduaren 6an eta 7an test batzuk egingo ditu Urienek talde berriagaz Xerezko zirkuituan (Andaluzia). Proiektua erakargarria da alde guztietatik. Batetik, epe luzera begirakoa da eta urtetik urtera aurrerapauso bat egiteko planifikatuta dago. Bestetik, azpiegitura lehiakorrak eskaintzeko talde kapaza du atzetik. Datozen asteetan babesleak bilatzeari ekingo diote. Pedro Urienek (Igorren aita) argi du hiru urterako sponsor bat bilatu behar dutela, epe luzera begira babesle bat.

 

Denboraldi bikaina


Igor Urienek maila handia erakutsi du aurten, Europako Radical Masterrean parte hartzen zuen estreinako urtean. Frantziako Paul Ricard zirkuituko lasterketa biak irabazi zituen. Azkenean, bigarren amaitu du sailkapen orokorrean, Christian Kronegar irabazlearengandik hiru puntura bakarrik.

 

Autoko matxura batek esku-eskura zuen Europako Radical Masterra irabazteko aukera barik utzi zuen joan zen domekan, Kataluniako Montmello zirkuituan. Montmolloka txapelketako azken lasterketa zen. Zapatuan bigarren amaitu eta lider ipini zen; Domekan, bigarren lasterketan, ezin izan zuen postu hori pistan defendatu.

 

 

MONTEMELLOKO LEHEN ITZULIA

Lehen itzulian bigarren kokatu eta postu horretan amaitu zuen lasterketa Igor Urienek. Zapatuko jardunaldiaren ondoren, txapelketa esku-eskura zuen. Hona zapatuko lasterketako lehen itzulia:

  

 

 

DOMEKAKO DEZEPZIOA

Zapatuan Europa Radical Master txapelketako lider ipini ondoren, nork esan behar zion Igor Urieni domekan ezingo zuela lidertza pistan defendatu. SR8ari ez zitzaion lehenengo martxa sartzen. Une horietan zer burutapenekin ibiliko ote zen abadiñar gaztea? Imagina hauek Jose Luis Lasuenenak dira.

 

 

 

AUSTRIAKO ERAKUSTALDIA EURIPEAN

Abuztuaren 28an, Europa Radical Masterreko bosgarren proba lehiatu zuen Austriako Red Bull Ring zirkuituan. Euripean atzetik aurrerako bidea egin eta lehen itzulian bigarren kokatu zen. Aurrekoek autoa pistan mantentzeko hamaika lan zuten bitartean Urienek maisuki eusten dio bere SR8ari. Une batzuetan, aurreko autoko gurpilek botatzen duten uragaz, Urienek ez du aurrekorik ere ikusten.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!