Urienek onenen artean egoteko maila erakutsi du

Anboto 2013ko ots. 18a, 14:53

Apirilean hasiko duen Europako F3 Txapelketari begira, Igoer Urienek lehenengo test serioa izan du asteburuan Frantziako Paul Ricard zirkuituan. Irteerako nahaspilaren ondoren, azken tokira jaitsi eta atzetik aurrerako lasterketa ikusgarria osatu du, bosgarren tokian amaituz.

Apirilean hasiko duen Europako F3 Txapelketari begira, Igoer Urienek lehenengo test serioa izan du asteburuan Frantziako Paul Ricard zirkuituan. Irteerako nahaspilaren ondoren, azken tokira jaitsi eta atzetik aurrerako lasterketa ikusgarria osatu du, bosgarren tokian amaituz.

 

Igor Urien abadiñarrak ondorio positibo asko atera ditzake Paul Ricard zirkuituan lehiatu duen probatik. Batetik, bere buruari zein aurkariei, onenekin (F308 monoplazen Kopa kategorian) lehiatzeko maila duela eraskuteko balio izan dio Winters Series lasterketak. Irteeran, azkenengo tokira arte jaitsi zen Valeria Carballo pilotuagaz ukitu txiki bat izan ondoren. Abadiñarra, kokildu beharrean, hazi egin zen eta, oldarkor, atzetik aurrerako bideari ekin zion. Azkenean  bosgarren sailkatu zen. Beste datu esanguratsu bat: Kopa kategorian bigarren itzulirik azkarrena berea izan zen.

 

Era berean, Emiliodevillota Motorsport taldeagaz izandako lanegunak positiboak izan dira eta hartueman emankorra eta atsegina izan dute. Autoak pilotuaren adinako garrantzia duen kirolean, kontuan hartzeko alderdia da hori ere.

 

Urien “oso pozik” dago bere jardunagaz: “Hile bi barru zirkuitu honetan bertan hasiko den txapelketa prestatzeko test interesgarria izan da. Irteeran gertatu dena pena izan da. Irudietan garbi ikusten da Valeriak pistatik atera nauela. Hala ere bosgarren amaitzea lortu dut eta pozik nago”.

 

Aurten F308 monoplazagaz arituko da Igor Urien eta F3an esperientzia hartzea du helburua. 2014an, F312 monoplazarik indartsuenaren bolantean izango da ondo bidean.

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!