Urien bigarren sailkatu da Xerezko zirkuituan

Anboto 2013ko eka. 17a, 13:49

Europako F3 Openeko laugarren lasterketan orain arteko emaitzarik onenak lortu ditu Igor Urienek. Zapatuan laugarren sailkatu zen eta domekan bigarren.

Europako F3 Openeko laugarren lasterketan orain arteko emaitzarik onenak lortu ditu Igor Urienek. Zapatuan laugarren sailkatu zen eta domekan bigarren.

 

Orain arteko lasterketa gehienetan legez, sailkapen saioetan izan zituzten arazorik gehienak. Zapatuan, tenperatura altua zuen zirkutuan, monoplazaren set up-ak ez zuen ondo funtzionatu eta zazpigarren sailkatu zen. Ondorengo lasterketan, ohi duen moduan, barruan duen kalitatea atera eta laugarren geratu bere kategorian, F308 Kopan. Hirugarrena begibistan izan zuen, baina pneumatikoak oso hondatuta zituen eta gurago izan zuen ez arriskatu.

 

Domekan, seigarren sailkatu zen sailkapen saioan. Beste behin, lasterketan atzetik aurrera egitea egokitu zitzaion eta ez zuen hutsik egin. Itzulirik ltzuli erritmo harrigarria markatu eta arerioak aurreratzerako orduan ere benetan trebe aritu zen. Azkenean, bigarren amaitu zuen. Denboraldiko bigarren podiuma da Portugalen (Portimaoko zirkuitua) hirugarren amaitu ostean: "Oso pozik nago. Sailkapen saioa ez bat ere erraza izan, baina lasterketan oso erritmo ona izan dut. Poz handia da familiaren eta lagunen aurrean podiumera igotzea. Euren babesa eskertu gura dut", adierazi du pilotu abadiñarrak.

 

Europako F3 Openeko hurrengo lasterketa uztailaren 13an eta 14an izango da Erresuma Batuko Silverstone zirkuituan.

 

EUROPAKO F3 OPENA (F308 KOPA)

 

1- Richard Gonda............... 54 puntu

2- Cameron Twynham......... 42

3- Tommaso Menchini......... 39

4- Igor Urien..................... 32

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!