Film laburrak eta bideo-foruma astebururako

Anboto 2014ko mar. 7a, 09:00

Ataun of the death eta Joxean’s hil eben film labur ironiko eta historikoak proiektatuko dituzte gaur, 19:30ean, Mallabiko kultur etxean, Orraittio euskara elkarteak antolatuta.

 

Trilogia honetako lehenengo bi lanetan zonbi eta banpiroekin batera karlistak eta jeltzaleak agertzen dira. Zientzialari karlista bik Zumalakarregi berpiztu gurako dute, eta egoera horretatik abiatuko da zeresan handia eman duten film labur hauen edukia. 

Bideo-foruma

Martxoaren 8a dela-eta, Nahikari emakume elkarteak bideo-foruma antolatu du kultur etxean. Criadas y señoras filma  da hitzordu honetan proiektatuko dutena. Filmak iradokitzen dituen gaien inguruko mahai ingurua egingo dute, ondoren. Berdintasun arloan diharduen Murbide taldeko Jaione Valdesek zuzenduko du solasaldia. Emakume elkarteko arduradunek azaldu dutenez, urtean hiru bideo-forum antolatzen dituzte; azaroaren 25ean eta maiatzean prestatzen dituzte beste zita biak.  

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!