Musikaz girotuko dituzte kaleak, Martxoaren 8a gogoan hartzeko

Anboto 2014ko mar. 7a, 11:38

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, flashmob bat grabatuko dute herrian, Gose taldearen Rimmel abestiak lagunduta. Parte hartzera deitu du Iurretako gazte asanbladak.

 

Dantzari plazan egin dute hitzordua, 12:00etan, herriko hainbat bazterretan koreografia grabatzeko.Gero, 13:30ean, denak elkartuko dira abestiaren errepika grabatzeko. Deialdi zabala egin dute gazte asanbladakoek, ahalik eta herritar gehien batzeko.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!