Durangaldeko Emakumeentzako II.Bizikleta Martxa egingo dute bihar

Anboto 2014ko mar. 7a, 13:18

Iaz martxa Elorriora heldu zeneko momentua.
Goizeko 10:30ean Zaldibarren hasi eta Durangora arte, herriz herri pasatuko dira pedalei ematen. 13:30 aldera helduko dira Durangora, eta bertan, Andra Mariko elizpean 'Gure gorputza, gure erabakia' bideoproiekzioa eta eskualdeko elkarretaratzea egingo dute.

 

Durangoko Bilgune Feministak eta Durangaldeko txoko feministek antolatuta, emakumeen bizikleta martxa izango da zapatu goizean. Zaldibarren 10:30ean irtenda, hau izango da ibilbidea:

  • 10:50 Berriz
  • 11:40 Elorrio
  • 12:10 Atxondo
  • 12:40 Abadilño (Zelaieta)
  • 12:55 Abadiño (Traña-Matiena)
  • 13:10 Iurreta
  • 13:30 Durango

Bizikleta martxa herrietara heltzen denean hamar minutuko elkarretaratzeak egingo dituzte, eta kontzentrazioetan parte hartzeko deia egin diete eskualdeko jendarte guztiari. Martxa amaitzerakoan, 'Gure gorputza, gure erabakia' bideoproiekzioa eta eskualdeko elkarretaratzea egingo dute Andra Mariko elizpean. 

Elkarte feministetatik adierazi dutenez, iaz ere jai giroan egin zuten martxa espazio publikoa okupatzeko dei bat da: "Historikoki patriarkatu kapitalistak esparru pribatura kondenatu nahi izan gaitu. Horren aurrean espazio publikoa okupatzeko deialdia egiten dugu: Kaleak, palazak eta errepideak ere gureak dira!"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!