Emakumeen partaidetza soziopolitikoa eta elkarteen sarea sustatu behar direla esan dute Durangoko kargudunek. Horrez gainera, udal instituzioen eta herritarren arteko aliantzak indartzea ere beharrezko ikusten dute. Bestalde, berdintasunerako udal politikak bultzatzerakoan mugimendu horiek "funtsezko solaskide" izan behar direla onartu dute.
Egunotan Durangon deitutako ekimenekin bat egin eta herritarrei bertara animatzeko deia egin diete.