LABen arabera, "krisiaren aitzakiapean" hartutako neurri eta erreformek egoera gaitza sortu dute, eta oraindik eta okerragoa izan da emakumeentzat. Sindikatuak hainbat datu eman ditu hori azaltzeko. Adibidez, Durangaldean 3.536 emakume daude langabezian.
Hego Euskal Herriari dagokionez, 2013 urte amaieran 100.000 emakume langabezian zeudela dio LABek. Horien erdiak baino gehiagok urtebete daroa egoera horretan, eta %35ak urte bi. 2008ko datuekin alderatuta, 68.000 lanpostu keendu direla diote. lanaldiaren inguruan, egun erdiz beharrean dabiltzan emakumeen portzentaia %28,8koa ei da, eta gizonena %5ekoa bakarrik.