Martxoak 8 iragarriko duen irudia aukeratzeko lehiaketa antolatu dute

Anboto 2014ko urt. 23a, 08:00

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, bederatzigarren urtez zabaldu du Abadiñoko Udalak kartel lehiaketarako deialdia.

 

Epaimahaiak aukeratzen duen kartelak 480 euroko lehenengo saria jasoko du, eta bere irudia erabiliko du Abadiñoko Udalak martxoaren 8rako antolaturiko ekimenak iragartzeko. Saridun nagusiak ez ezik, herriko kartelik onenak ere izango du saririk: 120 euroko accesita jasoko du bigarren sarituak.

Lehiaketaren antolatzaileek eman dituzten baldintzen arabera, Gure erabakia, martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna esaldiak agertu behar du aurkezten dituzten karteletan.

Otsailaren 20ra arteko epea dute parte hartu gura dutenek. Lanak Errota kultur etxean zein Udal Mediatekan aurkeztu daitezke, edo hala nahiago dutenek, udaleko Berdintasun Arlora bidali ditzakete postaz. Otsailaren 27an jakinaraziko dute zein den aukeraturiko lana, eta erakusketa antolatuko dute lan guztiekin, martxoan, Errotan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!