'La bicicleta verde' bideo-foruma eta afaria, Martxoaren 8a dela-eta

Anboto 2014ko mar. 7a, 11:00

Martxoak 8a dela-eta Adierazpen Instituzionala irakurtzeko elkartuko dira, gaur, Ibarretxe kultur etxean.

 

EGITARAUA

 

  • Martxoak 7a, gaur

    18:30ean: Adierazpen Instituzionala irakurriko dute, Ibarretxe kultur etxea.
    19:00etan: Bideo-foruma antolatu dute: La bicicleta verde pelikularen inguruan jardungo dute. Moderatzailea: Marina Santa Coloma.

  • Martxoak 8a, zapatua

    21:30ean: Emakumeentzako afaria, Anderebide Iurretako emakume elkarteak eratuta. Goiurian afalduko dute (musikaz alaituta). Goiuriara igoteko autobusa egongo da Bidebarrietako geltokian, 20:45ean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!