Arkaitz Bellonen heriotza

Belloni bihar egingo diote bigarren autopsia, konfiantzazko medikuagaz

Anboto 2014ko ots. 6a, 17:02

Etxeratek zabaldu du informazioa. Goizean konfidantzazko mediku barik egiten hasi dira, eta familiak bigarren azterketa forentse bat eskatu du. 'Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa amaitu' lelopean elkarretaratzeak egingo dira gaur arratsaldean.

Arkaitz Bellonen senide eta abokatuek autopsian konfidantzazko mediku bat egotea eskatu zuten, baina Etxerat elkarteak jakin eragin duenez, goizeko 09:00etan hasi dute lehenengo autopsia, konfidantzazko mediku barik. Epaitegiak familiak atzo bidalitako eskaria gaur goizean jaso du, eta azkenean bihar egingo diote bigarren autopsia, konfiantzazko meedikuagaz.

Eguerdian hainbat eragile politikok, sindikalek eta sozialek prentsaurreko bat egin dute Arkaitz Bellon Elorrioko presoaren heriotza dela-eta. Gaur iluntzean herri guztietan mobilizazioak egiteko deia egin dute. Bihar eguerdian hiriburuetako udaletxe aurreetan egingo dituzte elkarretaratzeak. 

Etxerat-eko, EH Bilduko, LABeko eta ESAITeko ordezkariak izan dira mahaian, eta, atzean, beste hamabost bat ordezkari. Nabarmendu dutenez, "Arkaitzi gertatutakoa edozein momentutan gertatu ahal zaio edozein presori, eta hori ezin da horrela izan".

Elorrioko mobilizazioak

Elorrion hainbat kartel ipini dituzte Bellonen heriotza salatzeko, eta gaur, 19:30ean batzar informatiboa deitu dute azken informazioen berri emateko. Batzarraren ostean, 20:00ak aldera, manifestazioa egingo dute herrian zehar. Bestalde, Elorrioko presoen eskubidearen aldeko mugimenduak bertan behera utzi du barikuan egitekoa zen mahaingurua, 'Giza eskubideak, irtenbidea, bakea' izenburupean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!