Elkartasuna adierazteaz gainera, “irmoki” eskatu dute “Bellonen heriotzaren inguruabarrak berehala argitu daitezela eta familiak informazio guztia ahalik eta arinen izan dezala gardentasun osoz”. Era berean, “salbuespeneko espetxe politika honekin eta sakabanaketarekin amaitzea” eskatu dute “herri honetan gehiengoak aldarrikatzen duenarekin bat eginez”. Azkenik, Durangoko Bozeramaile Batzordeak “heriotz honen inguruabarrak argitzeko prozesuari jarraipena egiteko eta jakinen gaineko informazioa familiagaz elkarbanatzeko” konpromisoa hartu du.
Adierazpen hori hainbat erakundetara bidaliko dute: Ararteko, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sail, Bizkaiko Foru Aldundi, Eudel, Gotzaindegi, Amnistía Internacional eta Legebiltzarrera.