36 urte zituen eta 2003tik zegoen preso. Maiatzean kartzelatik irtetekoa zen. Elorrion batzar informatiboa eta manifestazioa egin dute iluntzean eta ehundaka herritar batu dira bertan. Biharko ere deialdia egin dute, 19:30ean, dagoen informazioaren berri eman eta manifestazioa egiteko.
Etxerat elkarteak twitter bidez azaldu duenez, gaur edo bihar egin diezaiokete autopsia. Abokatuek eta familiak konfiantzazko medikua autopsian egotea eskatuko dute.