HItzaldia 19:30ean hasiko da. Mati Iturralde medikuak Jaiki Hadi elkartetik egiten duten laguntza lana azalduko du. Andoni Lupiañezek anaia dauka kartzelan, Gorka, eta senide zein lagunek dispertsioa zelan bizi duten kontatuko du. Herriko presoen egoeraz berba egingo du Haritz Luzarrek.Laugarren hizlaria Julen Mendoza izango da, Oreretako alkatea (Bildu). 2013an, alderdi guztietako ordezkariek Eraikiz zinema eta antzerki zikloa antolatu zuten herri horretan, bakeaz hausnartzeko aukera eskaini guran.