Arkaitz Bellonen heriotza

'Dolu Eguna' deitu dute gaurko Elorrion, Bellonen heriotza salatzeko

Anboto 2014ko ots. 7a, 09:23

11:30etik 13:30era geldialdia egiteko deia egin dute hainbat herritarrek. Gainera, 12:00etan agerraldi bat egingo dute Bellonen senide eta lagunek. Goizeko 09:00etarako zegoen iragarrita bigarren autopsia hastea.

Atzo manifestazioa egin zuten ehundaka lagunek herriko kaleetatik. Horren aurretik Bellonen ingurukoek berba egin zuten egoeraz informatzeko. Gaur egingo diote bigarren autopsia, familiak eskatu bezala, konfiantzazko medikuagaz.

'Dolu Eguna'-ren harira, ordu biko geldialdia egitera deitu dute eguerdian. Iluntzean manifestazioa egingo dute berriro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!