Elorriora iristean ehundaka lagunek harrera egin diote. Sorozabalen martxa bozgorailuetan entzuten zela, Arriolan ezarri duten hil kaperara eraman dute gorpua. Bertan egongo da 15:00ak arte. Familiak eta lagunek intimitatean agurtu gura izan dute. 17:30ean manifestazioa deitu dute Elorrion.