Arkaitz Bellonen heriotza

EAJk eta Bilduk "espetxe politikaren salbuespen egoera" amaitzeko eskatu dute

Anboto 2014ko ots. 6a, 19:10

Arkaitz Bellonen heriotzaren aurrean, Elorrioko EAJk eta Bilduk adierazpen instituzional bat adostu dute. Familiari elkartasuna adierazi eta Bellonen heriotzaren ingurukoak argitzeko eskatu dute.

Adierazpenagaz preso elorriararen heriotzaren ingurukoak "berehala argitu daitezela eskatu dute: "Familiak informazio guztia ahalik eta arinen izan dezala gardentasun osoz". EAJk eta Bilduk adostutako testua da onartu dutena. PPko zinegotzi Carlos Garcia ez da pleno aretora agertu.

Elorrioko Udalak konpromisoa hartu du preso elorriarraren heriotza argitzeko prozesuari jarraipena egiteko. Testuan azaldu dutenez, "salbuespeneko espetxe politika honekin eta sakabanaketarekin amaitzea eskatzen dugu, herri honetan gehiengoak aldarrikatzen duenarekin bat eginez". Gaineratu durenez, "inoiz baino beharrezkoago ikusten dugu eskubide guztien alde egiten dugunon indarrak bat egitea sufrimenduaren soka luze honekin lehen bait lehen amaitzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!