Erralderen aldeko aldarria egin zuten, domekan, Durangon

Anboto 2011ko abe. 12a, 10:04

Erralde hiltegiak eta EHNE nekazaritza sindikatuak deituta manifestazioa egin zuten, domekan, Durangoko kaleetan. Jende multzo handia batu zuen deialdia, jakin eragin dutenez. Baserritarrak, abeltzainak, kontsumitzaileak, Erraldeko langileak eta harakinak batu ziren

Erralde hiltegiak eta EHNE nekazaritza sindikatuak deituta manifestazioa egin zuten, domekan, Durangoko kaleetan. Jende multzo handia batu zuen deialdia, jakin eragin dutenez. Baserritarrak, abeltzainak, kontsumitzaileak, Erraldeko langileak eta harakinak batu ziren.

 

Europako Batasunak adierazi die luzamendua posible dela. Horixe da zabalik dituzte fronte guztien artean behinena. Azpiegituren europar araudira moldatu ezin eta Europar  Batasunak hiltegia ixteko asmoa erakutsi izan du eta horren aurrean Bruselasera joan  ziren EHNEko eta Erraldeko ordezkariak. Jaurlaritzako ordezkariek ezin izan zuten batzarrera joan.

\"\"

 

Bestalde, Herria auzo elkarteak eta Erralde hiltegiak eragindako hainbat bizilagunek osatutako auzotarren batzordeak azken asteetan Erraldegaz gertatu denaren gaineko balorazioa jakinarazi dute idatzi baten bidez. Erantzukizuna Erralderen zuzendaritzarena dela diote. Bildu eta Erralderen kontrako kritikak ere jaurti dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!