Bildu: "Erralderen proiektuaren alde egoteak ez du inondik inora esan gura auzotarren kontra gaudenik"

Anboto 2011ko abe. 10a, 14:16

Bilduri hainbat kritika egin dizkio aste honetan Auzotarren Batzordeak Erralde hiltegiaren inguruan izan duten jarrerarengatik. Bilduk prentsa oharrean puntuz puntu argitu gura izan ditu auzokideek leporatutako gaiak.

Bilduri hainbat kritika egin dizkio aste honetan Auzotarren Batzordeak Erralde hiltegiaren inguruan izan duten jarrerarengatik. Bilduk prentsa oharrean puntuz puntu argitu gura izan ditu auzokideek leporatutako gaiak. Herria elkartearekin ez diren elkartu arren, lehen eskutik ezagutzen dutela egora azaldu dute, "lagun, ezagun, kide e.a. gurekin berba egin dutelako". Hala ere, auzotarren elkartearekin ez direla batzartu baieztatu dute eta aitortu dute "umiltasun osoz agian hori akats larria izan dela".

 

Udalean sartzerakoan Herriaren eta Erralderen arteko harremanak "nahiko trabatuak" zeudela diote Bildutik. "Ultimatum famatua" mahai gainean zegoela eta Erraldek finantziazioaren bernegoziazioarekin zituen arazoak agerikoak zirela gaineratu dute. Bilduren jarrera "erdiko bide bat hartzea" izan zela azaldu dute," ultimatum bakoa, baina hiltegiaren gainean kontrol neurriak jarriko zituena". "Erralde proiektu estrategikotzat hartzen dugu, baina aldi berean auzotarrek jasandakoa momentu askotan gehiegikeriatzat hartzen dugu".

 

Erdiko bidea zertan datzan ere azaldu du Bilduk. Auzotarren Batzordeak uztailean Erralderen gaia eztabaidatu zen Hirigintza Batzordera Bildu ez zela joan kritikatu du. Alderdiak azaldu duenez, "uztaileko Hirigintza Batzorde horretan parte hartu zuten eztabaidatzeko proposamena aurkeztuz, "baina ez zen eztabaidatu ere egin". Proposamen horretan, aitortu egiten dute auzokideek izan duten borondate ona eta sufritu duten guztia "hiltegiaren gestioan eginiko lan eskasak eraginda eta udala ez zelako inplikatu elkarbizitzarako adostu ziren neurri minimoak bete zitezen". Elkarbizitza bermatzeko eta Erralderen sorrera prozesua jarraitzeko kontrol mahai bat sortzea gutxienez hilean behin batuko litzatekeena proposatzen du Bilduk. Sei hilabete igarota balorazio batzorde bat sortuko litzateke aurrera begirako pausoak adosteko eta 24 orduren barruan urgentziazko batzarra deitzeko aukera izatea kide guztiek. Batzordeetako kide izateko eskubidea inguruko auzo elkateek, elkarteen kide ez diren auzotarrek, udalak, alderdi politikoetako ordezkariek eta Erraldeko ordezkariek izango lukete. Erabaki guztiak publikoak izan beharko lirateke,

 

Bilduren berbetan, "Erralderen proiektuaren alde egoteak ez du inondik inora esan gura auzotarren kontra gaudenik". Adierazi dutenez, "bada garaia administrazio publikoak eta alderdi politikoek arazo honen gainean jartzeko eta bete betean alde batetik auzotarren eskubideak bermatu eta bestetik Erralde proiektua aurrera eramateko baldintza minimoak ezartzeko.

 

Bilduk eskerrak eman dizkio Auzotarren Batzordeari bere inplikazioarengatik eta "informazioa partekatzeko" prest daudela "akatsak ez daitezen errepikatu" azaldu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!