Erraldek zabalik jarraitu dezan luzamendua eskatu du Bilduk

Anboto 2011ko aza. 28a, 14:25

Gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusietan prentsaurrekoan eman du Bilduk Erralde hiltegiaren gaineko eruen iritzai jakinarazteko: \"Erralde beharrezkoa da Bizkaiko lehen sektorearentzat\".

Gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusietan prentsaurrekoan eman du Bilduk Erralde hiltegiaren gaineko eruen iritzai jakinarazteko: “Erralde beharrezkoa da Bizkaiko lehen sektorearentzat”.

Asier Vega eta Idoyte Errazti Bilduko batzarkideak, Santi Uribe Otxandioko alkatea, Endika Jaio Mañariko alkatea eta Jose Luis Arriaga Mallabiko zinegotzia batu dira prentsaurrekoan. Denak “oso arduratuta” azaldu dira Osasun Sailak urtea amaitu aurretik Erralde ixteko erakutsi duen asmoagatik. Hiltegia ez izteko luzamendua  eta instituzio publikoen zein udalerrien inplikazioa eskatu dute: “Bizkaiko hiltegi bakarrarentzako luzamendua eskatzen dugu. Horretarako, instituzio publiko denek sektorearekin bat egin eta Erralderen biziraupena ziurtatzeko norabide bakarrean lan egin dezaten eskatzen dugu; Bizkaiko Udalek, Aldundiak zein Eusko Jaurlaritzak.

Gakoa hiltegi berriaren eraikuntzan dagoela diote: “Lurrak eta proiektua badaude dagoeneko. Hori dela eta, instituzio publiko eta alderdi politiko guztiei dei egiten diegu hiltegi berriaren sorrera bultzatzeko hainbat azkarren. Zerbitzu hau behar-beharrezkoa dugu Bizkaian”.

Erralde Bizkaiko hiltegi bakarra da eta Bilduren ustez “ezin daiteke onartu abereak hiltzeko beste herrialderen batera eraman beharra”. Horrek, besteak beste, “baserritarrentzako kostua suposatzen du”.

Azkenik, Bizkaiko herriei Erraldegaz bat egin dezaten dei egin diete. Gaur egun, 15 udalek osatzen dute Erralde eta Bizkaian 112 herri daude eta horiei denei luzatzen die zerbitzua Erraldek: “Herri guztiek dute hiltegiaren beharra. Solidaritatea eskatzen dugu, denontzako onura delako”.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!