Erralde eta EHNE-Bizkaiak Durangoko hiltegiaren aldeko manifestazioa deitu dute abenduaren 11n, 12:00etan, Durangoko hiltegik abiatuta.
\'Erralde zabalik\' lelopean irtengo dira manifestazioan domeka eguerdian. Deialdi zabala egingo dutela diote. "Zerbitzu publiko bat eskaintzen dugu eta denen inplikazioa eskatzen dugu": "Sektoreari, alderdiei eta Erralde zabalik mantentzearen alde dauden guztiei dei egiten diegu manifestazioan parte hartzeko" azaldu du Unzalu Salterain EHNEko kideak.