Anboto.org webgunean 2021eko albisterik irakurriena Joseba Sarrionandia idazle iurretarrari egindako
elkarrizketa izan da. Zelan aurkitu zuen bere herria? "Herri diferentea, plano baten bila nabil (barrez). Jendea ere oso diferentea, ikusten denez, baina ezin dut esplikazio berezirik eman, gauza ezezagunak dira niretzat".
Joseba Barturen suhiltzaile durangarrak lantesa erraldoia arrantzatu zuen urpekaritza librean, 15 metroko sakoneran.
Tentsioa sortu zen desalojoa gauzatzera joandako Desokupa enpresako kideen eta bertara gerturatu ziren hainbat herritarren artean.
Azpiegitura ezartzeko obra zibilarekin hasi ziren, baina hainbat urrats falta ziren martxan jarri aurretik.
Durangoko Kriskitin dantza taldean aritu zen urte luzez. Plateruenean makina bat dantza saio gidatu zituen Aiko erromeriagaz.
Otsailean irten zen Oier Andueza Basauriko (Bizkaia) espetxetik. Durangarrak, hogei urte egin ditu preso.

Iro Landaluzeren bideoak zabalkunde handia izan du sareetan. Landaluzek Mendiolan duen basoan haritzak landatu zituen orain bost urte. Ingurua ondo zaindu du abadiñarrak, eta bideoan ikusi daitekeen legez, lan horrek emaitza izan du. Uztailaren 2an, onddoak batu zituen bertan.

Iker Villanuevak ANBOTOra bidalitako gutun hunkigarria da honako hau.
COVID19ari buruzko datuen jarraipena egin du ANBOTOk 2021 guztian. Urtarrilaren 15eko albiste honek interes handia sortu zuen.

Apirilaren 9an Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez lan-istripu bat izan zen goizeko 8:25etan Abadiñon, Lebario auzoko Cosmos Bizkaia enpresan. Langilea oxigeno bonbonak manipulatzen zebilen garabi batekin.
