Segurtasun Sailak jakinarazi duenez lan-istripu bat izan da goizeko 8:25etan Abadiñon, Lebario auzoko Cosmos Bizkaia enpresan. Langilea oxigeno bonbonak manipulatzen zebilen garabi batekin, eta Osalanek adierazi duenez, kargak harrapatuta geratu da behargina. Suhiltzaileak behargina erreskatatzera joan dira baina ezin izan dute ezer egin. Langilea hilda zegoen ordurako. Behargina gizonezkoa dela zehaztu du Segurtasun Sailak. Transportes Eguiara y San Juan enpresarentzat egiten zuen lan, Osalanek adierazi duenez.