Hogei urteko espetxealdiaren ostean, kalean da Oier Andueza durangarra

Anboto 2021ko ots. 15a, 09:19

Gaur goizean irten da Andueza Basauriko (Bizkaia) espetxetik. Durangarrak, hogei urte egin ditu preso. 

Oier Andueza 2001eko otsailean atxilotu zuen Polizia Espainiarrak, eta ordutik, hainbat kartzelatan egon da preso; besteak beste, Teixeiroko, Caceresko, eta Soto del Realgo espetxeetan egon da. 2020ko azaroan Basaurira lekualdatu zuten, Murtziatik (Espainia), eta bertan bete ditu zigorraren azken hilabeteak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!