Etxe okupatu bat desalojatu dute Abadiñoko Zelaieta auzoan

Anboto 2021ko api. 15a, 11:48

Tentsioa sortu da desalojoa gauzatzera joandako Desokupa enpresako kideen eta bertara gerturatu diren hainbat herritarren artean.

Zelaieta auzoko Alfredo Baeschlin kalean dagoen etxe okupatu bat desalojatzera joan da Desokupa enpresa, gaur goizean. Egoera horren aurrean, barruan zeuden okupek irtetea erabaki dute. Ertzaintzaren iturriek hedabide honi esan diotenez, Desokupa enpresako kideek desalojo agiri bat eman diete okupei, eta azken horiek agiria sinatu dute. Lekukoen arabera, “mehatxu” artean sinatu dute agiria. Etxean bizi ziren okupek eraikin okupatutik irten dira.

Hala ere, tentsioa sortu da desalojoa gauzatzera joandako enpresako kideen eta bertara gerturatu diren hainbat herritarren artean. Lekukoen esanetan Desokupa enpresako “8-10 kide” etorri dira eraikina desokupatzera. Haien aurrean,  protesta egin dute Abadiñoko hogeitik gora herritarrek. “Faxistak gure kaleetatik kanpora!” oihukatu dute protestara batutako herritarrek. Momentu honetan, Desokupako kide batzuk Abadiñotik joan dira. Beste batzuek eraikinean segitzen dute.

Tentsioa, gora

Minutuek aurrera egin ahal tentsioa areagotu da eta Ertzaintzaren hiru furgoneta bertaratu dira. Momentu batez, agenteek borraz jo dituzte protestara batutakoak. Azken hauek irain egin diete poliziei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!