Elgoibarren sorturikoa izan arren, Iriondo Durangon bizi izan da 1996az geroztik. Bertako dantza munduari estuki loturiko kidea izan da. Kriskitin dantza taldean aritu da urte luzez eta Aiko erromeria taldean jardun izan du dantzaldi saioak gidatzen. Plateruenan bertan, sarri.
Bizitza osoan zehar dantza izan du pasio. Nerabezaroan ekin zion ibilbideari, besteak beste, bere sorterriko Haritz dantza taldean lehenik, Eibarko Kezka dantza taldearekin gero, eta, gurean, Kriskitin dantza taldean arituta, azkenik. Dantzan.com atariak jaso duenez, bihotzekoak jota hil da, gaur, bizikletan ari zela.