[BIDEOA] Iro Landaluzek bere hariztian gaur bertan batutako onddoak bideo batean erakutsi ditu

Anboto 2021ko uzt. 2a, 19:26

Abadiñarrak bertoko basoaren aldeko defentsa egin du.

Iro Landaluzeren bideoak zabalkunde handia izan du sareetan. Landaluzek Mendiolan duen basoan haritzak landatu zituen orain bost urte. Ingurua ondo zaindu du abadiñarrak, eta bideoan ikusi daitekeen legez, lan horrek emaitza izan du. Gaur bertan, uztailak 2, onddoak batu ditu bertan. Onddoak ohikoagoak izaten dira urri inguruan, baina uztaila hezea izan denez, mimo handiz zaindutako basoan hazi egin dira. Bideo honekin Landaluzek bertoko basoaren aldeko defentsa egin gura izan du.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!