“Aireplanoaren zarata entzun nuenean aitari esan nion paperak botatzen ari zirela, baina bonbak zirela esan zidan”

Anboto 2023 mar 31 Durango

Durangoko bonbardaketan hildakoak gogoan izango dituzte gaur arratsaldean Andra Marian egingo duten oroimen ekitaldian. Aurten, Juan Uribe 96 urteko durangarra omenduko dute. 10 urtegaz bizi izan zuen bonbardaketa.