2022 mar 23 Abadiño
Proposamena jaso zuenean ez zuen zalantzarik izan. Furgoneta hartu, Ukrainako mugara joan, errefuxiatuak hartu, eta ekarri. Esteban Agirre abadiñarrak ekintza solidario hori egin du Bilboko beste hainbat lagunekin batera. Dozena bat furgoneta antolatuta, gerratik ihes egiten ari diren ukrainarrak hartzera joan da Poloniara. Orain, etxean, ANBOTOrekin partekatu ditu bidaia solidario horren nondik norakoak.