Kazetaria gaur bueltatuko da handik Durangora.
Gure eskualdetik 2.600 kilometrora, Medyka. Poloniaren eta Ukrainaren arteko muga. Eta han, durangar bat. Durangon bizi den kazetaria. Iñaki Guridi Ormazabalek (Legazpi, 1979) egunero-egunero iratzartzen gaitu Euskadi Irratiaren sintonian. Faktoria aktualitate saioa gidatzen du, eta egunotan Ukrainaren eta Europar Batasunaren arteko mugan egon da, han gertatzen ari denaren berri zuzen-zuzenean jasotzeko eta emateko. Han ikusitakoak, errefuxiatuek kontatu dizkiotenak partekatu ditu ANBOTOrekin.
Kazetaria gaur bueltatuko da handik Durangora.