2023 aza 21 Berriz
Ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik minbiziari buruzko dibulgazio lana eta, nagusiki, akonpainamendua eskaintzen duen elkartea da Inurri. Lasarte-Orian sortu zuen Julene Illarramendik, gaia sozialki normalizatzeko eta minbiziaren inguruko tabuak desagerrarazteko. Hainbat ekitaldi antolatu dute urteotan; besteak beste, abenduaren 3an Berrizen egingo duten 'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio solidarioa.