Azaroak 25

[EGITARAUA]: Ane Lindane, giza kate bat eta Alarma Morea, Durangon, Azaroaren 25eko aldarrikapenetan

Anboto 2023ko aza. 9a, 14:03

DAFAk iazko Azaroaren 25ean egindako mobilizazioa.

Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Durangoko Udalak egitaraua plazaratu du herriko eragile feministekin elkarlanean. Aldarrikapenez gainera, antzerki saioak, musika emanaldiak, berbaldiak eta ikastaroak antolatu dituzte.

Azaroak 11 eta 18

  • 10:00 - 17:00. "Konektatuta zaude eta ez didazu erantzuten" ikastaroa 15-18 urte bitarteko neskentzat. Andragunean, Izena emateko bidea: Andragunean bertan edo andragunea@durango.eus helbidea.

Azaroak 23

  • 17:30 Indarkeria matxistaren kontrako eduki digitalak sortzeko lehiaketaren sari banaketa. (Antolatzailea: Andereak). 

Azaroak 24 

  • Giza katea Alde Zaharretik, ikastetxeetako ikasleen parte hartzeagaz.
  • 11:30 Kontzertua eta Azaroaren 25eko abestia taldean, Alarma Morearekin batera; "Ez beti da ez".

Azaroak 25

  • 12:00 Adierazpen instituzionala eta lore eskaintza Ambrosio Meabe plazako oroigarrian. Mugimendu feministak antolatutako ekitaldiei buruzko informazioa jasotzeko, sare sozialak eta deialdiak jarraitzera deitu dute. 
  • 17:00 Emakumeen VI. lasterketa Durango Kirol Taldeagaz, Ezkurdi plazatik hasita. Hasieran ibilbide testimoniala egingo dute eta jarraian emakumeen lasterketa, 5 kilometrokoa.

Azaroak 26

  • 19:00 Histrion Teatro antzerki konpainiaren Nevenka obra San Agustin Kulturgunean. Sarrerak 10 euroan salgai. Bukaeran berbaldia egongo da antzerki konpainiako kideen eskutik.

Abenduak 1

  • 18:30 "Autodefentsa feminista. Más allá de decir no" liburuaren aurkezpena Maitena Monroy egilearen eskutik. Andragunean.

Abenduak 14

  • 19:00 Ane Lindaneren "Hasta la potxola me tenéis" liburua dela eta, topaketa egingo dute egilearekin. Andragunean izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!