Horrela, azaroan zehar hainbat jarduera izango dira, hala nola Nahikari Emakume Elkarteak gaur bertan antolatutako Sentsibilizazioa haurtzaroan hitzaldia, 16:30ean, Kontzejuzarran.
Aurtengo elkarretaratzea azaroaren 24an izango da, 12:00etan. Bertan eskolako ikasleek parte hartu dute eta Indarkeriaren aurkako abestia kantatuko da. 16:30ean, genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio-tailerra eta eskulan-tailerra egingo dira. Programazioa azaroaren 26an amaituko da III. Film laburren jaialdiarekin.
EGITARAUA
AZAROAK 13, ASTELEHENA:
- 'Haurtzaroan sexu abusuen sentsibilizazioa' hitzaldia. Kontzejuzarran, 16:30etik 18:30era. Antolatzailea: Nahikari emakume elkartea.
AZAROAK 19, DOMEKA:
- 'Klown', Gerbera luchadoraren antzezlana. Kontzejuzarran, 12:30ean. Gazte nahiz helduentzat. Hizkuntza: Gaztelera. Antolatzailea: udala.
AZAROAK 24, BARIKUA:
- Kontzentrazioa. Frontoiko aldapan, 12:00etan. Eskolako umeen leloak erakutsiko dira eta 'indarkeriaren kontrako abestia' kantatuko da. Antolatzailea: berdintasun kontseilua.
- Genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio tailerra eta eskulan tailerra azaroaren 25a aldarrikatzeko. Kontzejuzarran, 16:30etik 18:30era. Antolatzailea: Nahikari emakume elkartea.
AZAROAK 26, DOMEKA:
- Film Laburren III. Jaialdia. Kontzejuzarran, 12:15etik 14:00etara. Antolatzailea: Nahikari emakumeen elkartea.