[EGITARAUA] Zaldua Kirol Elkarteak ekimenez beteriko asteburua antolatu du 50. urteurrena ospatzeko

Anboto 2023ko eka. 1a, 19:00
50. urteurreneko ekintzen aurkezpeneko irudia.

Beteranoen partidua eta herri bazkaria dira ekimenetako batzuk.

Zaldua Kirol Elkarteak denboraldi osoa darama sortu zeneko 50. urteurrena ospatzen. Aurrera eramandako ekimenen artean daude urteurreneko logo berria aukeratzeko lehiaketa, futbito maratoiaren XXX. aldia, futbol taldearen lehenengo partidua gogoratuz Zalduak eta Arratiak jokatutako lagunartekoa eta kirol elkarteko sortzaileei egindako omenaldia, besteak beste.

Ospakizun urtea asteburuan errematatuko dute ekimenez betetako egitarauarekin. Zapaturako egun osoko jaia antolatu dute. Domekan, berriz, kadete mailako futbol txapelketa egongo da eta hainbat pertsona ospetsuk emandako kamisetak zotz egingo dituzte. Euretako bat Europa Liga irabazi berri duen Jose Luis Mendilibarrena da.

Futbito maratoia

Futbito maratoia ekainaren 30ean, eta, uztailaren 1ean eta 2an izango da, Zaldibarko kiroldegian. Izen-ematea 'Rincon de Paula'-n egin daiteke ekainaren 15era arte (100 euro taldeko). 

EKAINAK 3, ZAPATUA

  • 10:00 Beteranoen arteko partidua: Zaldua-Extremeño. Solobarrian.
  • 12:00 Poteo musikatua Herrikorner animazio harmailarekin.
  • 12:30 Haurrentzako jolasak futbol zelai zaharrean.
  • 13:00 Zaldibarko abesbatzak Zalduaren ereserkia abestuko du Negugogorren.
  • 14:30 Herri bazkaria Olazar pilotalekuan. Zalduako presidenteak eta bazkiderik nagusienak omenduko dituzte.
  • 16:00 Haurrentzako ur-jokoak futbol zelai zaharrean.

EKAINAK 4, DOMEKA

  • 10:00 Kadeteen futbol triangularra Solobarrian: Zaldua, Bizkaiko selekzioa eta Gipuzkoako selekzioa. Kamiseten zozketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!