[ARGAZKI GALERIA]: Omenaldi berezia egin diete Zaldua Kirol Elkarteko sortzaileei

Anboto 2022ko ira. 14a, 12:00

Asteburuan Zaldua Kirol Elkarteko sortzaileak eta klubaren historiako lehenengo norgehiagoka jokatu zuten futbolariak omendu zituzten Zaldibarren.

Laster 50 urte beteko dira Zaldua Kirol Elkartea sortu zutela eta klubaren sortzaile haiek gogoan izan asmoz, omenaldi berezi bat antolatu zuten joan zen asteburuan. Omenaldia egiteko Zaldua eta Arratia taldeen arteko lagunarteko partidua baliatu zuten. Izan ere, Zalduak bere historiako norgehiagoka, 1973an, Arratiaren kontra jokatu zuen. 

Solabarria futbol zelaian, lagunartekoaren atarian, omenaldia egin zieten eta partiduaren ostean, Zaldibarko Negugogor tabernan ospakizunagaz jarraitu zuten. Izan ere, Zaldua Kirol Elkarteak Negugogor tabernan izan zuen bere hasierako egoitza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!