Markagailuak ez zuen islatu jokoan egondako oreka

Anboto 2012ko mai. 11a, 14:29

Bendoirok eta Zubirik gehiago merezi izan zuten Artola eta Perezen aurkako partiduan (9-22).

Bendoirok eta Zubirik gehiago merezi izan zuten Artola eta Perezen aurkako partiduan (9-22).


Markagailua ez da beti jokoaren isla izaten eta Mallabiko Biharko Izarrak txapelketako atzoko lehenengo partidua da horren lekuko. Artolak eta Perezek 22-9 menderatu zituzten Bendoiro eta Zubiri, baina partidu borrokatua jokatu zuten. Perez izan zen laukotean onena eta atzean lan bikaina egin zuen. Artola ere imaginazio handiz ibili zen aurrean eta zuloa erraz aurkitu zuen. Hala ere, bai Bendoirok eta bai Zubirik oso partidu duina jokatu zuten, lan asko eginez eta pilota gutxi galduz.


Bigarren partiduan Santxok eta Landaburuk 22-6 irabazi zieten Olaetxeari eta Bolinagari. Kasu honetan emaitzak kantxan gertatu zena erakusten du. Santxo eta Landaburu askoz gehiago izan ziren.  


Lau t’erdiko partiduan, berriz, Ibarrondok 18-12 irabazi zion Garaiori. Garaiok bizi hasi zuen partidua, baina Ibarrondo sasoikoago heldu zen azken txanpara.

 

Aurreko jardunaldiak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!