Landabururen lehenengo porrota Biharko Izarrak txapelketan

Anboto 2012ko mar. 2a, 13:05

Jakagaz batera 22-19 galdu zuen Alzelai-Telletxea bikotearen aurka.

Jakagaz batera 22-19 galdu zuen Alzelai-Telletxea bikotearen aurka.


Emozioz eta joko onez betetako partidua jokatu zuten bikote biek. Partiduaren azken txanpara aurretik heldu ziren Jaka eta Landaburu (18-17). Landabururi luzeak egin zitzaizkion azkenengo tantoak eta aurkariek elorriarraren nekea aprobetxatu zuten partidua aurrera ateratzeko. Ondorioz, orain arte, Jon Landaburuk partidu bana irabazi eta galdu ditu Mallabiko Biharko Izarrak txapelketan. 


Jardunaldiko bigarren partiduak ez zuen izan hainbeste emozio. Elezkano I.ak eta Unanuak 22-14 menderatu zituzten Bisintxo eta Zubiri. Ander Elezkanok partidu handia jokatu zuen, baina Unanua gaztearen jokoa izan zen zaleak gehien harritu zituena.

 

Aurreko jardunaldia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!