Promesarik onenak hiru hiletan lehiatuko dira Biharko Izarrak txapelketan

Anboto 2012ko ots. 21a, 09:14

Aurten 18 eta 19 urte arteko inoiz baino pilotari gehiago daude txapelketako jokatzeko aukeratuen artean

Aurten 18 eta 19 urte arteko inoiz baino pilotari gehiago daude txapelketako jokatzeko aukeratuen artean. Txapelketa antolatzeko finantziazioa batzea kostatu zaiela aitortu dute antolatzaileek; aurtengo aurrekontuan %30 txikiagoa izango da.

 

Mallabia I pilotalekuak eguen gauean irekiko dio atea Biharko Izarrak txapelketako bederatzigarren aldiari. Beste behin, profesionaletara saltoa emateko bi enpresa garrantzitsuenen agendan dauden hainbat pilotari gazte lehiatuko da. Agenda horretan ez daudenak, berriz, beren burua erakusten saiatuko dira; modu batera zein bestera, Aspe zein Asegarceko teknikarien bertatik bertarako jarraipena dela-eta, pilotarien motibazioa eta gogoa itzela izaten da, orain arteko aldi guztiek erakutsi duten moduan.

 

Profesionaletarako ataria denaren fama ondo irabazia du Mallabiko txapelketak. Ez dago urteetan atzera asko egin beharrik horretaz jabetzeko. Iaz txapela jantzi zuten pilotari biak profesionaletan dabiltza gaur egun: Aitor Mendizabal Aspegaz eta Alvaro Untoria Asegarcegaz. Finalean galdu zuen Andoni Aretxabaletak ere Asegarcegaz dihardu aurten.

 

\"\"

 

Joko sistema betiko berdina da. Pilotariak multzo bitan banatu dituzte eta multzo bereko atzelariek aurrelari denekin osatuko dute bikotea. Ligaxkaren ondoren, lau bikote onenak finalerdietarako sailkatuko dira. Finala ekain hasieran izango da.

 

Aurten inoiz baino txapelketa gazteagoa osatu dute. 20-22 urte arteko uztarik onenari (Elezkano I, Arzelai, Landaburu, Arrese, Perez, Tolosa eta Albarado) 18-19 urteko promesarik onenak gehitu dizkiete: Arratibel, Jaka, Bolinaga eta Apezetxea beste hainbaten artean.

 

Durangaldeari dagokionez,  Jon Landaburu elorriarra izango dugu ordezkari bakarra. Xabier Tolosa gaztea anoetarra da, baina ama Mallabikoa du. Kuriositate moduan aipatu Jon Apezetxea goizuetarraren anaia gaztea den Oier Apezetxeak ere parte hartuko duela.


Ohiko binakako txapelketaz gainera, lau t’erdiko bat ere jokatuko dute zortzi pilotariz osatua, binakakoaren atarikoan jokatuko dutena eguenero, 21:30etik aurrera.

 

LEHENENGO JARDUNALDIA; OTSAILAK 23, 21:30, MALLABIAN

- Altzelai-Landaburu / Albarado-Murgiondo

- Urretabizkaia-Perez / Bixintxo-Larunbe

 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!