Azpiri-Irusta bikoteak ezin izan du Elezkanoren erauntsia geratu

Anboto 2012ko ots. 27a, 13:53
Larunbatean, Biharko Izarrak txapelketako bigarren jardunaldian, galdu egin zuen (9-22) Igor Azpiri elorriarrak

Larunbatean, Biharko Izarrak txapelketako bigarren jardunaldian, galdu egin zuen (9-22) Igor Azpiri elorriarrak


Txapelketa irabazteko faboritoen artean dagoen Danel Elezkanok ez zuen gupidarik izan bere estreinako neurketan eta, Telletxeagaz bikotea osatuz, erraz irabazi zien Azpirik eta Irustak osatutako bikoteari.


Bere ezker indartsuarekin tantorik gehienak mendean hartu zituen zaratamoarrak. Ondorioz, Azpiri salduta ibili zen ia partidu osoan. Irustak ez zuen bererik eman eta pilota asko huts egin zituen.


Jardunaldiko lehenengo partiduan Arrietak eta Arratibelek 22-14 menderatu zituzten Urbieta eta Galarza. Arrieta izan zen laukotean onena eta Arratibelek ere txukun jokatu zuen. Galtzaileen aldetik, Galarza izan zen bere mailatik behera ibili zena.

 

Aurreko jardunaldia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!