Partidu bikaina jokatuta txapelketako bigarren garaipena Landaburuk

Anboto 2012ko mar. 12a, 12:38
Apezetxeagaz bikotea osatuz, garaipen erraza lortu zuen Jon Lanbaburu elorriarrak Biharko Izarrak pilota txapelketan

Apezetxeagaz bikotea osatuz, garaipen erraza lortu zuen Jon Lanbaburu elorriarrak Biharko Izarrak pilota txapelketan

 

Jon Landaburuk eta Oier Apezetxeak (Jon Apezetxearen anaia gazteak) garaipen erraza lortu zuten zapatuan Jaka eta Murgiondoren aurka (22-9). Apezetxea izan zen laukotean onena eta Landaburuk ere lan oso ona burutu zuen atzeko koadroetan. Jakak eginahalak egin zituen, baina Murgiondo kaskar aritu zen, oso galtzaile. Jon Landaburuk hiru partidu jokatu ditu orain arte eta horietako bi irabazi ditu.

 

Jardunaldiko bigarren partiduan Urbietak eta Zubirik 22-17 menderatu zituzten Bisintxo eta Unanua. Irabazleak txukun aritu ziren; galtzaileen aldetik, Unanuak daukan klasea erakutsi zuen eta Bisintxok ez zuen bere mailarik eskaini.

 

Aurreko jardunaldia

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!