Landaburuk garaipenagaz ekin dio Biharko Izarrak txapelketari

Anboto 2012ko ots. 24a, 13:52

Alzelai aurrelariagaz bikotea osatuz 22-16 menderatu zituzten atzo Arrieta eta Murgiondo. Hala ere, bere mailatik oso behera aritu zen elorriarra.

Alzelai aurrelariagaz bikotea osatuz 22-16 menderatu zituzten atzo Arrieta eta Murgiondo.


IX. Biharko Izarrak pilota txapelketari atzo ekin zioten eta Durangaldeko ordezkari bakarra den Jon Landaburuk lehenengo puntua batu zuen. Horixe izan zen onena elorriarrarentzat, garaipena, bere mailatik oso behera aritu zelako. Txisparik gabe ibili zen. Alzelaiak eraman zuen partiduko pisua; 12-17 galtzen zihoazela arriskatzen hasi eta asmatu egin zuen.


Bigarren partiduan Bixintxok eta Larunbek 22-16 menderatu zituzten Urretabizkaia eta Perez. Bisintxo izan zen laukotean onena, tanto ederrak egin zituelarik.


Zapatuan beste partidu bi jokatuko dira eta lehenengoan Igor Azpiri elorriarrak Santxo ordezkatuko du.

 

OTSAILAK 25, 17:00, MALLABIKO PILOTALEKUAN

 

-    Urbieta-Galarza / Arrieta-Arratibel

-    Azpiri-Irusta / Elezkano II-Telletxea

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!