Iurreta Lanbide Heziketako administraritzako ikasleek Beldur Barik lehiaketan parte hartu eta diru kopuru bat jaso zuten aurreko ikasturtean lehiaketa irabazi ondoren. Diru kopuru hori GKE (gobernuz kanpoko erakunde) bati ematea erabaki zuten.
Ikasturte honetan, Durangoko Virginia Canales Osinaga Swiss Sierra Leone Development Foundation SSLDF -ko kidearekin harremanetan jarri eta gero, diru dohantza SSLDF-ri egitea erabaki dute Iurretako ikasleek. Virginiak 1996 urtean sortutako GKE suitzarrean eskola bat eraikitzen lagundu du.
SSLDF erakundeak ebolako umezurtzak laguntzen ditu hainbat alderditan (ospitale, eskola berria sortzea...). Gure kasuan, dohantza, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eskolara zuzenduta joango da.
SSLDF erakundeak ebolako umezurtzak laguntzen ditu hainbat alderditan (ospitale, eskola berria sortzea...). Gure kasuan, dohantza, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eskolara zuzenduta joango da.
Ikastetxean edukietaz gain balio sozialak ere lantzen ditugu.