FANUC CNC makina berria jaso dugu fabrikazio mekanikako mintegian, honi esker, laster bost ardatzetan lan egiteko aukera izango dugu tailerrean. Orain arte, hiru ardatzetan (X, Y eta Z) bakarrik lan egin izan dugu, zabalera, sakonera eta altueran.
Egin ditugun piezak, nahiko arruntak izan dira, baina hemendik aurrera, pieza konplexuak egingo ditugu.