Iurretako Lanbide Heziketa ikastetxean Hizkelan jardunaldia ospatu da

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2018ko urr. 31a, 14:42

Urriaren 16an goiz osoan Iurretako Lanbide Heziketa ikastetxean Hizkelanen 3. jardunaldia ospatu zen. Lanbide Heziketan eta lan munduan euskara sustatzeko ekimena, “Heldu Euskarari lanean” lelopean.

Nikolas Sagarzazuk Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta antolaketa zuzendariak, Ainitze Blancok Laneki elkarteko presidenteak eta Josune Zabalak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak sarrera eman zioten jardunaldiari.
Hauetaz gain,  solasaldia, aitortzak, hitzaldia “Lanean euskarak gero eta presentzia gehiago izateko estrategiak”, mahaingurua “Lanean eta Lanbide Heziketan ere, nola ez ba, euskaraz” Patxi Baztarrika moderatzailearekin eta Hutsa bikotearen musikaz disfrutatuz goizak Aurrera egin zuen.
Ekitaldiari amaiera Lorea Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko foru diputatuak eman zion.
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!