Atxondoko jaiak

[ARGAZKI GALERIA]: Giro paregabea Atxondoko tortilla txapelketa

Anboto 2026ko ekainaren 26a

Atzotik jai giroan murgilduta dabiltza atxondarrak. Gaurkoan egun berezia izaten da beraientzat, herriko plazaren inguruan tortilla eta makailao txapelketarako batzen baitira. Eta ostean, denak bakatera afaldu egiten dute. Gauean Zutik erromeria eta DJ Kuku egongo dira plazan. Gaztetxean, berriz, DJ Igor Martinez. 

EKAINAK 26, BARIKUA

  • 18:30 Aurpegi margoketa plazan. 
    Pelma&Luis herriko aurrean
  • 21:00 Herri afaria frontoian. Mantela, ogia eta kafea jai batzordeak ipiniko ditu
  • 23:00 Zutik erromeria plazan
  • 01:00 DJ Kuku plazan
  • 02:00 DJ Igor Martinez Gaztetxean
  • 06:00 Afterra Gaztetxean

EKAINAK 27, ZAPATUA

  • 12:00 Goitibeherak Cemosako aldatsean
  • 13:00 Igel txapelketa plazan
  • 14:30 Kuadrillen paellak plazan
  • 17:00 Kuadrillen arteko jolasak plazan
    Mus txapelketa tabernetan
  • 18:30 Joseto Ta Alayak elektrotxaranga plazatik hasita
  • 20:30 Kontzertuak Gaztetxean: Gorka Basoa eta Oier eta Aratz
  • 23:00 Kontzertuak plazan: Zilibito Records eta Marte Lasarte
  • 02:00 Gaztetxea zabalik

EKAINAK 28, DOMEKA

  • 11:00 Azoka plazan
  • 12:00 Euskal dantzak frontoian
  • 16:30 Pelota partiduak frontoian: umeen finala, Goxua 2. mailako finala, Goxua 1. mailako finala eta Afizionatuen partidua
  • 20:00 Antzerkia Barsanti konpainiaren 'Kale gorrian' ikuskizuna
  • 21:00 Kontzertuak Gaztetxean: Zartada, Eztanda eta Estutu

EKAINAK 29, ASTELEHENA

  • 12:00 Jubilatuen luntxa soziedadean
  • 18:30 Txopoa botatzea plazan. Ostean txokolatea denentzat

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!