[ARGAZKI GALERIA]: Andaluziarren inbidiarik barik ibili dira Rocio erromerian

E.H. 2026ko ekainaren 22a

De Norte a Sur taldeak Rocio erromeria ospatu du asteburuan Astolan. Jaizaleak dantza, kantu, sari, janari, 'rebujito' eta gazpatxo artean ibili dira gelditu barik. Zapatuan, etxolak atondu zituzten ermita ondoko zelaian, eta goizetik ordu txikiak arte egin zuten dantza. Antolatzaileek ospakizuneko giro ederra nabarmendu dute. (Argazkiak: De Norte a Sur) 

Irudietan ikus daitekeenez, askotariko ekintzak egin zituzten zapatuan. "Xingola laranjak eta horiak banatu ditugu erromeriako parte hartzaileen eta antolatzaileen artean. Laranja, gozoaren ikur, eta, limoia, garraztasunaren ikur. Sari barregarria izaten da, taldean eta dantza klaseetan inplikatzen direnak eskertzen dituena", azaldu du Virginia Hernandez De Norte a Surreko kideak. Horrez gainera, erromeriako kiderik gazteenak ere saritu dituzte aurten: 6tik 11 hilabetera arteko umeak izan dira guztiak. Era berean, irailean taldekideetako bat ezkontzekoa dela aprobetxatuta (Andrea), sevillana berezi bat eskaini zioten denek. Kanturako berbak ere beren beregi sortu zituzten berarentzat. "Despedida txiki bat izan zen", azaldu du Hernandezek, "ezkongairik flamenkoarentzat sortutako kantua", zehaztu du. 

Gazpatxo lehiaketak ere ez zuen hutsik egin. Urtero-urtero, Jose Arévalorena izaten da gazpatxoen artean faborito, eta, aurten ere, berak irabazi du sari gorena. "Egia esan, oso pozik gaude antolakuntzarekin. Jaiak oso harrera ona izan du. Jende asko hurreratu zen, eta, urtero legez, egundoko ospakizun polita egin genuen", gaineratu du Hernandezek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!