[ARGAZKI GALERIA] Urteroko hitzorduari eutsi eta Tabirako mendi martxa egin dute, beroari aurre eginda

Anboto 2026ko ekainaren 21a

Mendi lasterketak bertan behera utzi zituzten, baina martxa urteroko moduan egin dute.

Durangoko Tabira auzoko jaien barruan mendi martxa egin dute gaur goizean. Parte-hartzaileak 08:00etan abiatu dira bero handieneko orduei aurrea hartuz. Martxagaz batera, goizean zehar mendi lasterketak egitekoak ziren, baina hauek bertan behera utzi zituzten antolatzaileek muturreko tenperaturengatik. 

Tabira auroko jaiek datorren barikuan jarraituko dute. 19:30ean txupinazoa botako du Mugarra Triatloi Taldeak.

Egitaraua LOTURA HONETAN

(Argazkiak: Tabirako Jai Batzordea-Juanjo Fondado)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!