Joan zen zapatuan Lekeitioko Triatloiaren 33. edizioa lehiatu zen. Euskadiko egutegiko proba garrantzitsuenetakoan Bizkaiko txapeldunak erabaki ziren. Proba sprint distantzian jokatu zen: 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika.
Mugarra Triatloi Taldearen aldetik, 15 kirolarik hartu zuten parte, eta emaitza bikainak lortu zituzten, bereziki emakumeetan. Neskek taldekako garaipena lortu zuten, bai lasterketan bertan eta bai Bizkaiko Txapelketan ere. Gainera, Paule Miota Bizkaiko txapeldun izan zen maila absolutuan eta 23 urtez azpikoetan; lasterketan 9. postuan sailkatu zen. Larraitz Caballerok hirugarren postua lortu zuen Bizkaiko Txapelketa absolutuan, eta 11. postuan amaitu zuen lasterketa.
Bestalde, Irati Garaizabal Bizkaiko txapeldun izan zen junior mailan, eta Leo De La Torrek bigarren postua eskuratu zuen kadete kategorian.
(Argazkiak: Traola Produkzioak)