"Guatemalan, haurdunaldietako asko 20 urtetik beherakoen artean izaten da"
Azaroak 25

Aritz Maldonado aza 21, 10:30 Durango

Maria Elizabeth Porrasek hogei urtetik gora daramatza Bizkaiko Medicus Mundigaz kanpainak eta proiektuak koordinatzen; indarkeria matxisten aurka eta emakumeen osasunaren eta eskubideen aldeko borrokan murgilduta dago. Durangoko Udalak harrera egin zion martitzenean, ANBOTOgaz batu eta gero; eta iluntzean berbaldia eman zuen Iurretan, Anderebidek eta Auskarik elkarregaz antolatutako topaketan. Indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiez berba egin zuen, eta hitzaldira joandakoei Guatemalako esperientziak azaldu zizkien. "Ea hotela gustuko dudan galdetzen didatenean, lo egiteko baino erabiltzen ez dudala erantzuten diet", esan zuen barre artean. Topaketagaz, Anderebidek eta Auskarik Iurretan egiten duten lana azpimarratu gura dute antolatzaileek. Porras mediku zirujaua eta hezkuntzan doktorea da eta esperientzia handia du genero indarkeria osasun arazo legez lantzen. 

'Garbi Jokatu' kanpaina Durangon, birziklapena eta gizalegea sustatzeko

E.H. aza 20, 09:49 Durango

Jolasak atondu dituzte herriko hainbat puntutan, eta botila berrerabilgarriak banatuko dituzte jabeei txakur-txizak garbitzen laguntzeko.

Andra Mariko elizpea, Durango
San Frantsizko Eliza, Durango
Ezkurdi erakustaretoa, Durango
Arte eta Historia Museoa, Durango
Larunbata 21 eguraldia Min: 11ºC
Max: 17ºC
Igandea 22 eguraldia Min: 7ºC
Max: 17ºC
Astelehena 23 eguraldia Min: 6ºC
Max: 17ºC

AEMET-ek emandako informazioa